Nolakoak dira klaseak?
Ordubetetik ordu eta laurdenera bitarteko iraupena izango dute, adinaren arabera.
Saioa hasteko, beroketa-joko bat egingo dugu, ondoren mugimendu zehatzen bat lantzeko atal espezifiko bat, eta, azkenik, atal nagusia, WOD (workout of the day) izenekoa. Bertan, etengabe aldatuko den zirkuitu batean, koordinazioa, erresistentzia, abiadura, malgutasuna, oreka eta arintasuna landuko dira.
Zergaitik egin LUMA KIDS?
Jarduera fisikoak haurren bizitzan dituen onura handiez gain, LUMA KIDS aproposa da:
Zein adin-taldeari dago zuzenduta:
LUMA KIDS 4-9 urteko haurrei zuzenduta dago, hainbat adin-taldetan banatuta:
I. taldea: 4 eta 6 urteko haurrak*
II. taldea: 7 eta 9 urteko haurrak*
III. taldea: 10 eta 13 urteko haurrak*
* Muga jartzeko modu bat da. Haur batek bere adin-taldekoak baino trebetasun handiagoak edo txikiagoak dituela ikusiz gero, taldez aldatzeko aukera planteatu ahal izango da.