Eguneroko ariketen multzoa da. Zure egoera fisikoa garatuko duzu, zure ahalmen guzti-guztiak hobetuta. Edonori erabat egokitzen zaizkion entrenamenduak diseinatzen ditugu, edozein dela ere bakoitzaren esperientzia edo egoera fisikoa.
Zure erresistentzia probatuko duten entrenamenduak sortzen ditugu. Egitura bakarreko ariketak erabiltzen ditugu, hala nola lasterketa, arrauna, bizikleta edo eskia.
Halterofilia aplikatzen diogu CrossFitari, talde txikietan. Karga baxuen teknika eta karga ertain-altuen sendotasuna xehetasunez lantzean zentratzen gara. Koordinazioa, indarra eta esplosibitatea hobetzea lortuko duzu.
Trebetasun gimnastikoak praktikatzeko behar diren malgutasuna eta indarra hobetzeko entrenamendu-saioak dira.
Instalazioen erabilera librea da. Eguneko WODa egin ahal izango duzu, edozein mugimendu praktikatu edo nahi duzun entrenamendua egin.